XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Atzoko jantzi hura ekarri izan banu - erantzun zion Mari Xorrek, bazeukan festara joateko gogoa.

Emakumeak hur ale bat eman zion eta Mari Xorrek hautsi zuenean, aurreko egunean baino ere dotoreago jantzita geratu zen.

- Gaur ere dantza egin maiorazgoarekin - esan zion emakumeak - eta iluntzean hona etorri atzo bezala.

Jende guzia zain zain zegoen plazan neska eder hura noiz azalduko eta ikusi zuten orduko... denak... a!... a! ahoa zabalduta geratu ziren.

Maiorazgoa inor baino urduriago zegoen eta poz handia hartu zuen bera ikustean.

Aurreko arratsaldean bezala, biek bakarrik egin zuten dantza, beste guztiak begira zeuzkatela.

- Gaur behintzat nere etxera etorriko zara - esan zion maiorazgoak neskari dantza saioa bukatu zutenean.

Baina Mari Xor, mutila beste aldera begira jarri zen momentu batean, ezkutatu egin zen handik eta antzarak zeuden tokira joan zen.

Emakume xaharrak lanak eginda zeuzkan eta aurreko egunean bezala esan zion Mari Xorri, soineko hura ondo ezkutatzeko.